Araudia
1. EGUNA ETA LEKUA: XVIII. Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa 2023ko Ekainaren 11an ospatuko da, 08:30etatik aurrera. Irteera eta helmuga Lakuntzako plazan izanen da.
2. IBILBIDEA: Hiru ibilbide izanen dira:
- Ibilbide Luzea: 26 km eta 1200 m-ko desnibel positibo ditu.
- Ibilbide Motza: 12.5 km eta 640 m-ko desnibel positibo ditu.
- Mendi Martxa: 13 km eta 640m-ko desnibel positiboa, ibilbide motzaren kontrako norantzan izango da.
3. PARTE HARTZEA: Araudi honek dioena betez gero, 18 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez. 15-17 urte bitarteko kadeteek eta hortik gorako korrikalariak 13,3 Km-ko proban ere hartu dezakete parte, Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federazioak bere araudian zehazten duen bezala.
Antolatzaileek, proba egin aurretik azterketa mediku bat egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta hauek beren gain hartuko dute proban gerta litekeena.
4. KATEGORIAK: (Proba ospatzen den urtean lasterkariek duten adina)
Ibilbide luzea:
Gizonezkoak / Emakumezkoak |
|
18-23 urte bitarte | Promesa |
18-44 urte bitarte | Absoluto gizonak |
18-39 urte bitarte | Absoluto emakumeak |
40 urtetik gora | Emakume Beteranoak |
45 urtetik gora | Gizon Beteranoak |
Ibilbide motza:
Gizonezkoak / Emakumezkoak |
|
15-17 urte bitarte | Kadeteak |
18 urtetik gora | Absoluto gizonak |
18 urtetik gora | Absoluto emakumeak |
5. SARIAK:
Ibilbide luzeko sariak:
Absolutua gizonak eta emakumeak:
- 250€, txapela eta garaikurra.
- 100€ eta garaikurra.
- 50€ eta garaikurra.
Herrikoak:
1. Garaikurra.
Sakandarrak gizona eta emakumea:
1. Garaikurra.
Beteranoak gizona eta emakumea:
1. Garaikurra.
Promesa gizona eta emakumea:
1. Garaikurra.
Ibilbide motzeko sariak:
Absolutua gizonak eta emakumeak:
- 100€ eta txapela.
- Garaikurra.
- Garaikurra.
Kadeteak gizonezkoak eta emakumezkoak:
1. Garaikurra.
Herrikoak:
1. Garaikurra.
Sari banaketa 13:00etan izango da Lakuntzako plazan.
Horrezgain, partehartzaile guztiek produktu lote bana jasoko dute.
6. IZEN-EMATEA:
- Ibilbide Luzean: Gehienez 180 parte-hartzaile izango dira.
- Ibilbide Motzean: Gehinez 150 parte-hartzaile izango dira.
- Mendi Martxan: Gehienez 100 parte-hartzaile izango dira.
Izen-ematearen ordena zorrotz jarraituko da Internetez.www.herrikrosa.eus orriaren bidez egingo da:
Izen-emateak Ekainaren 9an gaueko 24:00tan itxiko dira.
- Mendi Martxa: 10 euro.
- Ibilbide Motza: 15 euro.
- Ibilbide Luzea: 20 euro.
Izen-emateak proban parte hartzea eta ardura zibila barne dauka (federatu gabekoentzat istripu asegurua ere).
Mendi federatuentzat bere aseguruaren barne dago, B, C eta D modalitateetan mendi lasterketa barne badute.
7. SEINALEZTAPENA: Ibilbidea probako kartelekin, banderatxoekin eta zintekin behar bezala markatuta eta ikusteko moduan egongo da.
8. ANOA GUNEAK:
Ibilbide Luzea:
Helmugakoaz gain, lau anoa gune izango dira. Gune horietan produktu energetikoak eta hidratatzaileak eskainiko dira.
- Anoa gunea: 5.5 km likidoa.
- Anoa gunea: 10.5 km likidoa eta solidoa.
- Anoa gunea: 15.5 km likidoa eta solidoa.
- Anoa gunea: 20.5 km likidoa.
Ibilbide Motza:
Helmugakoaz gain, bi anoa gune izango dira. Gune horietan produktu hidratatzaileak eskainiko dira.
- Anoa gunea: 5.5 km likidoa.
- Anoa gunea: 8.5 km likidoa.
Mendi Martxa:
Helmugakoaz gain, bi anoa gune izango dira. Gune horietan produktu hidratatzaileak eskainiko dira.
- Anoa gunea: 4.5 km likidoa.
- Anoa gunea: 6.5 km likidoa.
9. KANPOKO LAGUNTZA: Lasterketan zehar, korrikalarien edo kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debekatuta dago, antolatzaileek horretarako ezarritako tokietan izan ezik.
10. KONTROLAK: Antolatzaileek hainbat kontrol-gune jarriko dituzte, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da.
Ibilbide Luzean:
- Kontrol gunea: 5.5 km
- Kontrol gunea: 10.5 km
- Kontrol gunea: 13 km
- Kontrol gunea: 15.8 km
- Kontrol gunea: 20.5 km
Ibilbide Motzean:
- Kontrol gunea: 5.5 km
- Kontrol gunea: 8.5 km
11. GEHIENEZKO DENBORA:
- Ibilbide Luzean: Gehienez 4 ordu.
- Ibilbide Motzean: Gehinez 3 ordu.
- Mendi martxan: Gehienez 4 ordu
11.1. Lasterketa antolatzaileek edozein kausarengatik (denbora gehiegi, ibilbidetik ez pasa, jarrera desegokia…) korrikalaria probatik kanpo utziko dute.
12. KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea ordenagailuaren bidez eginen da. Parte-hartzaileek, sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak egiteko. Denbora tarte hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez badago, sailkapenak behin betikoak izango dira.
13. DORTSALEN BANAKETA:
Dortsalen banaketa Lakuntzako udalean eginen da.
- Igandean 8:00-9:00
Derrigorrezkoa izango da NAN-a. eta federatu txartelaaurkeztea.
14. INGURUMENA: Lasterketa, ia oso-osorik Aralarreko Parke Naturalean zehar burutuko da. Hori dela eta, ingurua babestea nahitaezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea.
- 14.1. Horretarako zaborra biltzeko tresnak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan. Anoa guneetan, antolatzaileek ezarritako zaborraren sailkapena errespetatzea nahitaezkoa izango da.
- 14.2. Arau hau hausten duena kanporatua izango da.
15. OSASUN ZERBITZUA: Antolatzaileek larrialditarako osasun zerbitzua jarriko dute ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan dutxa, garbiketa eta lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko dituzte, horren beharrean aurkitzen diren kirolariarentzat.
16. SEGURTASUNA: Antolatzaileek, egoerak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea daukate, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute edo arrazoi nagusi batengatik, lasterketa batzordearen adostasunarekin.
17. LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileek, laguntza beharrean aurkitzen diren parte-hartzaileei laguntzera behartuta daude, eta baita kontroletan gorabeheren berri ematera ere.
18. ERANTZUKIZUNA: Antolatzaileek beren gain hartuko dituzte ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei egindako kalte guztien erantzule izango dira.
19. IRUDI ESKUBIDEAK: Partaide orok, antolatzaileei eta beren babesleei, lasterketaren inguruan egindako argazki edo hartutako irudiak askatasun osoz erabili eta argitaratzeko baimena ematen diete epe mugarik gabe.
20.IZEN EMATEAREN KOSTUAREN ITZULERA: Partaideak lasterketan parte hartu ezin badu, dortsalen aldaketa lasterketa baino 10 egun lehenago egin beharko du,ez da dirurik bueltatuko.
21. Araudi honetan jasotzen ez diren gainontzeko kontuen osagarri gisa, MEKNF-ko mendi lasterketen arautegia jarraituko da.