Zabalarte mendi elkartea

Ibilbide motza eta mendi martxa

 

Perfila:

 

Mapa:

 

Deskribapena:

Lakuntzatik abiatuko gara, herria atzean utzi eta 500 metroko pista batek basoan sartuko gaitu, bidezidor batetik Aldaiara igotzeko. Basoan zehar, Atazarko igoera teknikoarekin bat   egingo dugu, Arruazuko borda eskuinean utzi eta kilometro batean Guardetxera (1.035 m) iritsiko gara, bertan, lehen anoa puntua edukiko dugu. Ibilbide luzekoak Mugerdira doazen bitartean, guk Guardetxeko pista eskuinean utzita , pagadian barrena  Larluzgainaraino             (1103m) iritsiko gara, berriz ere ibilbide luzearekin bat egiteko.

Handik jaitsiera azkar bati ekingo diogu, bidezidor eder batek EtxaaltxetakoBigarren anoa puntura eramango gaitu. Igoera txiki bat eta gero Aranguneko gainera iritsiko gara, Lakuntza begi-bistan dugu jada. 500m-ko jaitsiera tekniko bat igaro eta gero, hariztian sartuko gara berriz ere, 2 kilometroz hegaz eramango gaituen bidezidorrean zehar. Azkenik, kilometro bat duen pista batek Lakuntzako kaleetara eramango gaitu ziztu bizian, helmugara.

Datuak
Distantzia

13,3 km

Desnibel positiboa

640 m

Desnibel metatua 1.280 m
Altuera max. 1.103 m
Kontrolak

-

Hornimendu puntuak

2

Zailtasuna Baxua
Gehienezko denbora 04:00 ordu